A, a, a: ardo gorri naparra,
eztarriko lakarra,
kentzen hau dek azkarra:
a, a, a: ardo gorri naparra.
E, e, e: ni ardoaren alde,
goiz eta arratsalde,
beti naiz haren alde:
e, e, e: ni ardoaren alde.
I, i, i: ardoak gaitu bizi,
noizik behin ongi busti,
edan gabe ez utzi:
i, i, i: ardoak gaitu busti.
O, o, o: hau biontzako dago,
edan dezagun oro,
zuk orain (e)ta nik gero:
o, o, o: hau biontzako dago.
U, u, u: ardoak gaitu galdu,
gehiegi edan degu,
lurra irago digu:
u, u, u: ardoak gaitu galdu.