Agur Xiberua,
bazter güzietako xokorrik ejerrena!
Agur Atharratze,
zurekin ditüt ametserik goxuenak,
bihotzan erditik
bostetan elki deitadazüt hasperena:
Zü utzi geroztik,
bizi niz tristerik,
abandonatürik,
ezpeita herririk
Paris ez besterik
zü bezalakorik.
Sor lekia utzirik gazte nintzalarik,
Parisen sartü nintzan korajez beterik.
Plazerez gose eta bürian harturik
behar niala alagera bizi...
Bostetan geroztik,
nigar egiten dit
Xiberua zuri.