Agure zahar batek zion bere etxe ondoan
goizean goiz lantegira irtetzen nintzanean.
Ez al dek gazte ikusten gure esola zein dan
desegiten ez badugu bertan galduko gera.
Baina guztiok batera saiatu hura botatzera
usteltzen hasia dago ta laster eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan ta bultza nik hemendikan
ikusiko dek nola nola laster eroriko dan.
Baina denbora badoa nekea zaigu hasi,
eskuak zartatu zaizkit eta indarrak utzi.
Usteltzen badago ere karga badu oraindik
berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin.
Baina guztiok batera ...
Agure zaharra falta da bere etxe ondotik,
haize txar batek hartuta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi.
Baina guztiok batera ...