Ai zer plazera bost urten büian sor-lekilat ützültzia!
Ene herria, etsitü nian zure berriz ikustia.
Aski sofritüz nik hanitxetan desir nükian hiltzia,
ezpazüntüdan hain maite üken, oi Ama Eüskal-Herria!
Hanitxen gisa partitü nintzan etsaian güdükatzera,
gogua bero, bihotza laxü eta kasik alagera,
ezpenakian orain'ordian zer zen amaren beharra,
hari pents´eta biga bostetan, aiher zitazün nigarra.
Erresiñula kantari eijer libertatian denian,
bena trixtüran higatzez dua kaloia baten barnian;
gü ere, Ama, hala güntüzün tirano haien artian,
zure ametsa kontsolagarri trixtüra handienian.