Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara
barearen ostean dator ekaitza,
udaberri berririk ez guretzat.
Denborak aurrera eten gabian
ta orain ezin eutsi izan ginana,
rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino lehen aska gaitezan.
Ohartu gabe arrunt bilakatu da.
Ohartu gabe heldu gara mugara.
Mundua jausi zaigu gainera,
maitia lehen baino lehen aska gaitezan.
Ez dakigu non dagoen hoberena,
bila dezagun beste lekuetan.
Bai, zin dagizut
ez dizudala inoiz gezurrik esan eta
zaude ziur, ezin izango zaitudala ahaztu inoiz.
Aitortzen dut,
izan zarela ene bizitzaren onena
baina orain maitia lehen baino lehen aska gaitezan.