Arbola gainean xoria da kantatzen
Kantatzen da eta bazterrak inarrosten
Inarrosi eta hostoa da erortzen
Euskal bihootza da bilaiz egoiten.
Bilaizi ondoan han dira errabian
Xiloka beltzian handik elki nahian
Handik elki eta kantatzerat abian
Lagun zonbait bidian ikusiko agian.
Laaaa, lara, lara, lara...
Goiz argi eder bat beti jeikitzen nunbait
Nunbait jeiki eta zorionean zonbait
Bizi hobeago denek dukete gogo
Bainan bakaarrik ezin egin asmo.
Haur baten sortzeko sofritze beharrezko
Bizi hobetzeko legeen bihurtzeko
Nor da abiatzen lagun zonbaiten biltzen
Herriaren salbatzen herioari kentzen.
Laaaa, lara, lara, lara...
Gaur Euskal Herrian zuhaina da landatzen
Landatzen da eta gero fruitu ekartzen
Fruitu ekar eta auzoa da kexatzen
Iraultzalaaria madarikatzen.
Jar giten ildoan igeri izerdian
Izerdian eta lepozainak hegian
Besoez ta botzez, hortzez eta haginez
Lagun bat zorionez ikusiko dugunez.
Laaaa, lara, lara, lara ... La, la, la, laralalala ...