Ardoa edanda mozkortzen naiz
pipa erreta txoratzen naiz
kortejatzian lotsatzen naiz
nola demontre biziko naiz.
Hamar botila txankraturik
azken basoa klikaturik
azken txirrista irentsirik,
poltsa deraukat tturrindurik.
Urrundu zaizkit adiskideak
eta hurbildu ostalerak
etxean aldiz emazteak
prest-prestak ditu erausiak.
Bazter guztiak inguruka,
bideak ere inarroska.
munduak zer du? Hau da inka!
goazen etxera andarkoka.
Mutiko gazte ta leiala,
kontseju onak har zaitzala:
otoi bizian, ez zaitezela
sekulan mozkor ni bezala.