Heldu da berriz
prest mendirako botak
ondo estutu sokak
eta aldapan gora.
Hamargarrena
ia kunplitu dugu
baina aurten seguru
berezia izango da.
Joan zinela diote
mugaz haratago
gailurrik gailurrena
baino altuago.
Bertan orain izar bat
dizdiratsu dago
ta gaur sentitzen dugu
askoz gertuago
Igoko ditut
mendirik garaienak
zure irudi denak
aurkitu nahian berriz.
Jasoko ditut
hamaika irakaspen
hitzek bete ditzaten
oroitzapenak irriz.
Begiratu herria
mendi magaletan
zure atzetik doa
bide seinaletan.
Entzun haurrak euskaraz
dabiltz eskoletan
Bertsotan ari dira
herriko kaletan.
Zurekin nabil
Oletako bidean
bi zangoak airean
Aizpurutxon bihotza.
Lagun artean
Irimon gurutzea
ibilbide luzea
berriz egin zait motza.
Joan zinela diote ...
Oharra: Iñaki Beitiaren omenezko kanta. Informazio gehiago bere omenez antolatzen den mendi-martxaren webgunean