Aspaldian, urrunean, sortu zen
Aspaldian, urrunean,
sortu zen Jainko_semea,
gaur sortzen da gure artean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.
Gaur sortzen da gure artean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.
Ilunpetan, giltzapetan
hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra, Jauna bizi hontan:
egin da gizon osoki;
munduak hori baleki.
Gaur sortzen da gure artean: ...
Jainko-seme gera denak,
Jainkoa gizon hor bait da.
Hartu ditu gure minak:
bihotzez Hari josita,
Jainko gaitezen gu gerta.
Gaur sortzen da gure artean: ...
Bihotzetan dugu orain
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai:
Hura dugu Jaun bakarra,
Hura barneko indarra.
Gaur sortzen da gure artean: ...