ETA BAI, ETA BAI
NIK EUSKARARI BAI TA BAI
ETA BAI, ETA BAI
NIK EUSKARARI BAI TA BAI.
Uso zuria, uso gorria
dantzan nabil suaren gain
uso gorria, uso zuria
Herriak euskarari bai.
Neure kabia daukat garretan,
neure umeak neure zain,
nago odoletan, garretan,
txinparta gainetan
neure umeak neure zain.
Uso zuria aurkitu dute,
hotzaz dardaraz erdi hila
uso gorria garretan dago
Euskal Herriaren bila.
Uso zuria lehengoa duzu
uso gorria geroa
Euskal Herritik uso bakar bat
eguzki aldera doa.
Uso zuria, uso gorria...
San Juan loreek usaina dute
eta herriek arima
Euskal Herria euskara barik,
irin gabeko ogia.
Euskal Herria euskara gabe
hegal gabeko usoa,
uso gaztea aidatu hadi,
eta eguzkiraino hoa.
Uso zuria, uso gorria...
ETA BAI, ETA BAI
NIK EUSKARARI BAI TA BAI
ETA BAI, ETA BAI
NIK EUSKARARI BAI TA BAI.