Bakezaleenak ere bere baitan bizi du bere gerra. (errezitatua)
Bakezalenak ere
gerra baten zama
bere baitan bizirik
betiro darama.
Itxuraren jokua
izanik nabari
zalantzan bagabiltza
euskaldun ugari
ahalaren harian
ezina dantzari
soka-tira gorrian
ari eta ari.
Barrenean oihu bat
"Aupa! Ekin lagun!",
sugar bizia piztuz
lan horretan jardun
kemenari men egin
arituz ahaldun
bakea bera dadin
bihurtu bakaldun.
Bakezalenak ere
gerra baten zama
bere baitan bizirik
betiro darama. (bis)
Ez beza mesfidantzak
barrua izoztu
"denak orain"-ak ere
bihotza mingostu,
liskarraren aiztoa
behar da kamustu
elkarrizketa bera
ez dadin zapuztu.
Indarkeriak berak
darion kiratsa,
gogoa gaiztotzen du
indargetuz hatsa.
izan ezina dena
behar dugu altxa
esanak dezan isur
izanaren patsa.
Bakezalenak ere
gerra baten zama
bere baitan bizirik
betiro darama. (bis)
Zuhur, zintzo (e)ta zuzen
herrenka-herrenka,
bide bat erditzen da
oihu (e)ta auhenka,
bakea bakarra da
ez gaitzaten tenta
gizabidez dezagun
denok errespeta.
Bakezalenak ere
gerra baten zama
bere baitan bizirik
betiro darama. (lau aldiz)