Ez gal gure odol beroa
Bizi bedi gure Xiberoa.
Bedatsian dirade zühainak loratzen
Udan ekhiarekin bazterrak berotzen
Larrazkenian aldiz egünak llaburtzen
Negian haize hotza hezürretan sartzen.
Ez gal gure ...
Aspaldian bizi da gure popülia
Zazpi probientzietan oso berexia
Kantore zahar eta jauzi emailia
Xoriñua bezala txülüla joilia.
Ez gal gure ...
Jendik erraiten die mündian gisala
Hau bezalako lekü ejerrik ez dela
Bena gure xokua hüsten ari dela
Eta segür hiltzeko pündian girela.
Ez gal gure ...
Tristeziaz besterik behar dügü heben
bizitzeko lotsarik ez dezagün ükhen
Oi Xibero maitia ez zira galdüren
zure semek zütie bihar salbatüren.
Ez gal gure ...