Bertsuak jarri dizkat neure buruari
nahigabia ba daukat barrenan ugari
mutil gustokorikan ez dalako_agiri
Berrogei eta sei urte eginzaizkit pasatu
eta azala berriz pixka bat ximurtu
neska sartuko_ote naizen eginaiz bildurtu
Oraindiokan ez nago mirabe baldana
kupirarikan gabe egiten det lana
ezta gaizki izango ni hartzen nauena
Gazterik ikasi nuen plantxa eta josten
honela saiatuta diruba sobratzen
senartxo bat besterikan ez det desirazten
Gazterik banituzte nik zazpi nobiyo
batekin ere_ez nintzen ezkontzeko piyo
orain damututziak ez dugu baliyo.
Neskatxa_ederra nagola iruritutzenzat
zazpi arroba ta_erdi badaduzkat bein tzat
ai zer berogarriya mutil zahar batentzat
Mutil zaharrikan ez bada betor alarguna
ez da errex egiten gustoko fortuna
nolabaite nahi nuke oyerako launa
Hamar mila errial ba daukat dotia
beste bost mila berriz etxeko partia
ni hartutzen nauenak ai ai ze zuertia
Hartzerikan ez nuke nahi gaizto ta nagirik
eta ahin gutxi berriz mozkor ta ordirik
txarra izatekotan hobe det bakarrik