Bi izar
Josune López / Anutxi Lazkanotegi
Bi izar daude zeruan dantzan, dantzan,
hara eta honara daude balantzan balantzan.
Denei galdetzen non dago(e)n Belengo plaza... (bis)
Zeruko ama izarra baratzan, baratzan,
hari galdetu diote zalantza... zalantza...
(e)ta amatxok ez dakiela non dago(e)n Belengo plaza... (bis)
Zeruko haize brixaran, izar bat pake pakean, (bis)
agertzen zaie esanaz non dago(e)n Belengo plaza... (bis)