BIRJINA MAITE
Birjina maite lotan dago
zure semetxo laztana,
seaskatxoan ipiniozu
gure bihotzen kuttunai.
Ongi, bai, ongi igaro ditzan
gauak eta egunak.
Poliki, poliki eragiozu
egin dezan lo ona.
Hotzaren hotzez lasto artea
gorde du gorputz gurena,
amak musuka bero nahi luke
arkume txuri otzana.
Maitasun eztiz eskaintzen dizut
Maiteñoa, nik dedana,
Bihotz bero bat txirpil goxoaz
Egiteko lo ona.
Zeru goi goitik gugana dator
gure Jesus laztana,
lasterka lasterka goazen, kristauok,
gure jaunarengana.