Kantuan.eus
Euskal kanta eta partituren ataria

Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

Biyotz erituaren runba

Abesti honen berri eman
Mota: Euskal Musika
Musika: Gaigne Pascal ; Musika: Zubiria Amaia

Audio fitxategi mota: Midi fitxategia
Estatus: audio_initializing
Audio denbora (s): -

Jaitsi ezazu biyotz_erituaren_runba.mid fitxategia
(Menuko Gorde helburua honela... aukerarekin egin).


Triste bizi naiz eta illco banitz obe,
badauzcat biyotzian senbait atsecabe;
dama bat maitatzen det bañan aren jabe
ceculan isateco ezperantza gabe

Nere biyotz gashua penatuba dago,
eciñ egon liteke ¡Ay! penatubago;
pasatzen ditutala azpaldiyan nago,
egunac triste eta gabac tristiago

Ceiñ ote dan eciñic contura erori
cuticiya jayoko zayote ascori;
nic ordian ez diyot esango iñori,
berac badaqui eta bastante det ori

Nere amoriyua aiñ fiña izanic,
beti goguan zauscat aztu gabetanic;
ez da mundu guztiyan iñor capaz denic
dama zu maitatzeco aimbeste nola nic.

Etzaitut ikusitzen desio aimbeste
dicha ori_logratzendet iñoz edo beste;
eta ez detanian logratzia uste
¡Ura triste_ibiltzen naiz! ¡Jesus, ura triste!

Erregututzen dizut ¡O Jesusen ama!
nitaz cupi derilla maite detan dama
biurtzen badirazu biyotzera calma
cantaz banatuco det milagruen fama