Bortian Ahüzki, hur hunak osoki,
neskatila ejerrak han dira ageri:
Hirur badirade, oi! bena xarmantik,
Nafarroa orotan eztie parerik.
Neskatila eijerra, oi begi ñabarra,
Nuntik jin izan zira bortü gain huntara?
Garaziko aldetik, desir nian bezala,
Ahüzkiko üthürrila, ur fresken hartzera?
Goizetan eder dizü ekhiak leiñhürü,
Mündia argitzen dizü üngürü üngürü;
Ni ere zur onduan hala nabilazü,
Eia maite naizünez, othoi, erradazü.
Maite zütüdala badizu aspaldi,
Ezpanereizün erran orano zihaurt:
Bihotzian edüki phena handireki;
Zihauri erraitera oi! ezin atrebi!
Gord'ezazü hori ahalaz lüzazki,
Maite ükhenen zütut nik har-gatik bethi,
Berriak egükiren, ezin heltin, hanti;
Gero izanen gira biak algarreki.
Adio Ahüzki eta Nabolegi
Dolü 'giten deiziet Lakharsorhoreki;
Goraintzi erroizie Ziprian Phinorí,
Mil' esker derogüla haren karesari!