Brodatzen ari nintzen, ene salan jarririk;
Aire bat entzun nuen itsasoko aldetik;
Itsasoko aldetik, untzian kantaturik.
Jaun kapitaina, amak igortzen nau zugana
Jin zaiten afaitera eta deskantsatzera,
hantxet deskantsatzera, salaren ikustera.
Andre gazte xarmanta zu sar zaite untzira,
gurekin afaitera eta deskantsatzera,
hantxe deskantsatzera, salaren ikustera.
Andre gazte xarmanta zu sar zaite untzira,
han emaiten diote lo belarra papora
eta untzi haundian lo dago gaixo haurra.
Jaun kapitaina, nora ekarri nauzu huna?
Zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura.
hartu nauzun lekura, aitaamen gortera.
Andre gazte xarmanta, hori ezin egina,
hiru ehun lekutan juanak gira aintzina...
Ene meneko zira, orai duzu orena...
Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata
bihotzetik sartzen ta hila doa lurrera!...
Aldiz haren arima hegaldaka zerura!
Hiru ehun lekutan dago itsas lehihorra:
Oi Ama Anderea, so egizu leihora...
Zur alaba gaixoa, uhinak darabila.