Donostiako hiru damatxo 
Errenterian dendari. 
Josten ere badakite baina 
ardoa edaten hobeki. 
Eta kriskitin kraskitin, 
arrosa krabelin, 
ardoa edaten hobeki. 
Donostiako Gaztelupeko 
sagardoaren gozoa, 
hantxe edaten ari nintzala 
hautsi zitzaidan basoa, 
Eta kriskitin kraskitin, 
arrosa krabelin, 
basoa kristalezkoa. 
Donostiako hiru damatxo 
hirurak gona gorriak, 
sartutzen dira tabernara ta 
irtetzen dira hordiak 
Eta kriskitin kraskitin, 
arrosa krabelin, 
irtetzen dira hordiak. 
Donostiako hiru damatxo 
egin omen dute apustu, 
zeinek ardo gehiago edanda, 
zein gutxiago mozkortu. 
Eta kriskitin kraskitin, 
arrosa krabelin, 
zein gutxiago mozkortu. 
Donostiako hiru damatxo 
Errenteriko kalean, 
egunez oso triste ibili, 
baina dantzatu gauean. 
Eta kriskitin kraskitin, 
arrosa krabelin, 
baina dantzatu gauean. 
Donostiako neskatxatxoak 
kalera nahi dutenean: 
- Ama, piperrik ez dago eta 
banoa salto batean. 
Eta kriskitin kraskitin, 
arrosa krabelin, 
banoa salto batean.