Udazkenean mendiak
Urtxoen eho tokiak
Sare 'ta Ihizlariak
Alde guzitan gordeak
Berdin ditugu etsaiak
Gordagian jarriak
Gure seme ta alaben... oi ebasieak
Eki eder sutan bero
Euskaldun bihotzak oro
Gudukari diten gero
Bilaka gau egunero. (bis)
Su pindarraren indarrak
Duelarik sortzen su garra
Preso ezarri gatua
Nola den amorratua
Berdin dira euskaldunak
gizonik hoberenak
baina agertzen zimizta... ziztatu eta.
Eki eder sutan... (bis)
Bururatu da guretzat
Ilusionen denbora
Jaun haundi bat Parisetik
Jinen zela salbatzera
Nunbaiteko zeruetan
Balin bada jainkorik
Guk es dugu sinetsiko... nagusi denik
Eki eder sutan... (bis)
Gizon enganatzailea
itxuraz baita zintzoa
aberatsekin dabila
ederra dauka mintzoa:
harrek du deliberatzen
gure ongia zer den:
guk azala harrek mami
daukula jaten.
Eki eder sutan... (bis)