Eskerrak bizitza eman didalako
begien kabi bat, nik zabaltzerako
kolore guziak bazituelako
zeru altuetan izar gorri asko
eta haien artean maitea han dago
Eskerrak bizitza eman didalako
entzumen oso bat ni ohartzerako
gauak kilker baten hotsa zuelako
mailuen oihuak eta oihu gehiago
ta haien artean maitea han dago
Eskerrak bizitza eman didalako
ama hizkuntza bat nik ulertzerako
pentsatzeko hitzak bazituelako
sehaska kantuak ta lanturu frango
ta haiek entzuten maitea han dago
Eskerrak bizitza eman didalako
hankara pausoa ni ibiltzerako
mendi ta hiriak hor zituelako
desertu urdin bat zenbat portu galkor
ta haien artetik maitea noiz dator
Eskerrak bizitza eman didalako
irrifar goxo bat ta putzu bat malko
bide lokaztu bat ez dakit norako
txori zauritu bat bihotz barnerako
ta haren oinetan maitea han dago