Euskaldunek munduan ez dugu parerik
hortakotz ez ginuke guk behar nausirik!
Elgarretara beraz zazpiak bildurik!
ez dugu onetsiko Herrian Kaskoinik!
Zeruan gora dago Euskaldun izarra,
gazte bahintz bezala xuti hor zaharra,
Kopeta apaltzea da gure makurra
Oi! nausi izaitea zer gauza ederra!.
Euskaldunak ez ahantz beti han dagola,
Jaungoikoak emana Gernikan arbola.
Euskaldun egon bedi euskaldun odola
kaskoinak Kaskoinian sekulan daudela.
Oihu hau aditzean xuti gaiten denak!
eta egin ditzagun ahal ditugunak.
Hauxe dauku galdetzen gure Jainko Jaunak
euskaldun egon gaiten beti euskaldunak!