Plazara, Euskara
plazara!
Euskaldun irakasle
Eta ikasleok, dantzara!
Plazara, dantzara!
Geure herriaren
geroa bait gara!
Bai arreba ta anai...
Guk ere herri bat izan nahi!
Gure lurrak laiatuz eta irauliz, udaberriko
emaitzaren zai!
Herri jakintza nahi dugu,
eta jakintza herriarentzat nahi!
Plaza...
Ez erderarik ez!
Euskadin sortu giñanez!
Denok euskara
bakar bat nahi dugu!
Bizi giro ta
jakintza bidez,
mundu berri bat nahi dugu
herri bakoitzak beretik emanez!
Plaza...