Gazte gera gazte
ta ez gaude konforme
mundu garbiago bat
bizi nahi genuke.
Gezurraren kontra
injustiziarik ez,
gazte gera gazte
ta ez gaude konforme.
Nere abesti hau ez da politika
justizia nahi det egiak agertu,
gizonak dauzkan eskubide horiek
konplitu ditezen bihotzez abestu
ez noa inoren kontra, egia maite dut.
Gazte gera gazte ...
Gazte geralako maitasun batean
sinestu nahi degu, baina baita ere
gehiegi dakigu munduan dagoen
gezur ta gorroto, injustizi asko,
gauza horien kontra abestu nahi degu.
Gazte gera gazte ...
Baina aho batez gure herriaren
problemak abesten uzten ez baitigute,
guk nahiago degu betiko isildu,
gero egun baten beldurrarengatik
traidore ginala esan ez dezaten.
Gazte gera gazte ...