Furra furra fandangua,
hortxe duzu fandangua
geure gustukua. (bis)
Gaur goizean jaiki naiz
suerte onean,
tanke bat topatu dut
neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun
bakea ala gerra
baina nik badaezpada
egin dut puzkerra.
Furra furra ...
Zerbait egitekotan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur-pistola batez,
orain galdurik nago,
beldurrez beteta,
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.
Furra furra ...
Neure arma bakarra
dut akordeoia,
hauspoari eraginez
dirudi lehoia;
eskua jaten badit
on egin diezaion,
Cervantesi holakorik
gertatu zitzaion.
Furra furra ...
Eta orain banoa
berriro ohera,
bila ez badatozkit
lolo egitera;
bihar ikusiko da
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri.
Furra furra ...