Neri deritzait Galtzaundi,
apellidoa det Goñi,
Aldasoro izengoitiz
deitutzen didate neri.
Hiltzerikan ez nuen
lehenago pentsatzen,
baina oraingotikan
ez naiz eskapatzen,
testamentu egitera
noa ni lehenbailehen
nere parienteak
lasaitu ditezen.
Ta Galtzaundi
Ta Galtzaundi apellidoa det Goñi.
Aitaren ta semearen
Espiritu santuaren,
Jaun zerukoak lagun zaidala
lan honetan neri arren.
Sentimendu bakarra
daukat barrenen.
alaba ipurtandia
utzitzea hemen.
Horra neregatikan
horiek nola dauden,
Jaunak eraman nazala
zerura lehenbailehen.
Ta Galtzaundi.....
Nere lehengusu Pakoflinori
nahi diozkat bada utzi,
nere eskatzeko estanteria
bere jenero ta guzi.
Baina hango kristalik
ez dezala hautsi,
bestela utziko diozkat
gauziak Ramosi.
Egiten badiote
jaun honi ihesi,
laster joango zaizka
danak Rodriguezi.
Ta Galtzaundi.....
Ni hilda gero emaztea
penaz hilko balitzake
nere ondoan enterratzea
inola ahal balitz nahi nuke.
Eta gainean jarri
letra bat handia:
"hemen dago Galtzaundi
eta konpainia".
Poz handi bat hartu zun
Tolosako herriak,
merkatu ziralako
ordun edariak.
Ta Galtzaundi....
Entierroa nahi det egitea
neri bigarren klasean,
lau zapatarik eramatea
gainera berriz aidean,
Jota nabarra joaz
Enpero kalean,
sobrekamak balkoitan
naramatenean,
Arramele zubian
aizken-aizkenean,
zahagi bat ardo jarri
kajaren gainean.
Ta Galtzaundi.....
Nik oraindaino egin izandu
ditudan testamentuak
gaur bertatikan izango dira
haiek danak borratuak.
Eta orain firmatu
nere testiguak,
aditu baituzte
gaur nere kontuak,
isilik eduki arren
nere sekretuak.
Dametako iturrian
edan kuartilo bat.
Ta Galtzaundi.....