Biba Rioja, biba Naparra,
arkume onaren iztarra;
hemen guztiok anaiak gera,
hustu dezagun pitxarra.
Glu, glu, glu, glu,...
Gure sabela bete behar da
al bada gauza onarekin;
dagon lekutik eragin bapo,
aupa mutilak, gogoz ekin!
Glu, glu, glu, glu,...
Ardo fina ta jateko ona
jartzen badute gaur ugari,
gure barrenak berdindurikan
jarriko dira guri, guri.
Glu,glu,glu,glu,...
Ez ikaratu dagon artean
jan eta edan gaur gogotik,
hustutzen bada ekarriko degu
berriro lehengoko tokitik.
Glu, glu, glu, glu,...
Umoria da gauzik onena,
nahigabeak ditu ahaztutzen;
uju ta aja hasi gaitean
euskal doinuak kantatutzen.
Glu, glu, glu, glu,...