Goizuetan bada gizon bat
deritzen zaio "Trabuko"
Hitzak ederrak bihotza paltso
sekula ez zaio faltako
egin dituen dilijentziak
berari zaizkio damuko.
Ongi ongi oroitu adi
zer egin huen Elaman.
difuntu horrek izandu balu
ahaidekorikan Lesakan
orain baino lehen egongo hitzan
ni orain nagoen atakan.
Nere andreak ekarri zuen
Aranaztikan dotea,
Hobe zukean ikusi ez balu
Berdabioko atea,
orain ez zuen hark edukiko
dadukan pesadunbrea.
Nere buruaz ez naiz oroitzen
zeren ez naizen bakarra
Hazitzekoak hor uzten ditut
bi seme ta hiru alaba
Jaun zerukoak adi dezala
hoien amaren negarra.