Bazterrak zoin eder, Xibero hontan!
Gützaz bekaitz dira, hiri handietan.
Nola den bizia, gure etxeetan
Dira beti galthoz, kürütxada orotan.
Kanpotiarrak dira, saltoka üdan,
Herri ttipi horietan, pausatü üsnan,
Dioei dügüla, gük Xiberoan,
Bizitze ederra, gure xokoan
GURE LURRA XIBEROA, ZÜ ZÜTUGÜ MAITENA
ZÜK BEITÜZÜ BATZARRIA DENENTAKO GOXOA.
Laborariak badaki, bere lür horietan
Zuin penus den lana, urte orotan
Üda ala negü, kabalekilan
Halare hor irus da, bere bizian.
Heben bizitzeko, Xibero hontan
Botzik ager gitean, algarrekilan,
Batek bestak lagünt, behar ordüetan
Alpo doi bateki, arrotzekilan.
GURE LURRA XIBEROA, ZÜ ZÜTUGÜ MAITENA
ZÜK BEITÜZÜ BATZARRIA DENENTAKO GOXOA. (bis)