Guretzat berdin dira
astea eta jaia
lana bihurtzen dugu
kantatzeko gaia.
Har ditzagun eskuan
giltza eta laia
gariz eta burdinaz
lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira...
Gitarrarekin aire berri bat
daramagu kantuz egun,
abesti libre eta leiala
prestu eta noblezadun,
haren medioz zer garen ongi
izan gaitezen ezagun,
herri langile nekazaria
hala defenda dezagun.
Guretzat berdin dira...
Gure gogoa ez bedi otoi
kantu honekin akaba,
gure ekintza izan dadila
gure hitzaren alaba,
egun batean esan dezagun
ez hala biz hala da,
nekea eta lana dirade
zorionaren aldaba.
Guretzat berdin dira...
Bide honetan baldin bagoaz
jakin dezagun zergatik,
zin egin behar dugu zintzoki
bakoitzak duenagatik,
sinestunak dudarik gabe
bere jaungoikoagatik,
eta sineste gabeak berriz
bere ohoreagatik.
Guretzat berdin dira...