Baina lehen eta beti
beharrezko duguna
gure buru-bihotzak
auzo-lanean jarri,
ekintzarako gerturik.
Herria maitatzeko
era asko dago.
Galdegin dakianari,
ez dakiguna ikasi
gure kultura sendotu
ta itsu dagoenari
dakiguna irakatsi.
Herria maitatzeko
era asko dago.
Lagun lanean danari
ta eskaini esku bat
herritar zapalduei
giza-eskubideak
beti garaian ipiniz.
Herria maitatzeko
era asko dago.
Nekazariak areaz
pentsatzaileak loa galduz
irakasle ta langile
arrantzaleak arrantzan
Herria maitatzen dihardu.
Herria maitatzeko
era asko dago.
Irakasten
ta ikasten
arrantzetan
nahiz pentsatzen
Lur lanetan
nahiz pintatzen,
fabriketan
nahiz kantatzen
pentsatzaileak loa galtzen
Herria dugu maitatzen.