1.- Hiltzaile bat bezala
hemen naramate
bi eskuak loturik
mundutik aparte
Errurik ez dutela
azaldu nahi nuke
egia nahi dunantzat
eman nahi dut merke
2.- Egia eman eta
zigorrez erantzun
gure bizkar moretan
daiteke irakur.
Egia utzi eta
hobeto da entzun
munduak esandako
zortzi mila gezur
3.- Nola zai dela ere
egirik ez utzi
naiz zigorrez laztandu
zure gorputzari.
Gure eginkizunak
esan munduari
egiak behartzen du
indar berri hori