Ibardingo mugarrietan neskatila negarrez
Guardia Civil-a aurrean fusila aurrez aurre
Ardi galduaren bila utz idazu pasatzen
ezin naiz sartu etxean ez badut nik ekartzen
Muga ezin dela pasatu dio Guardia Civil-ak
Frantzian ezin da sartu hala dio legeak
-muestremé su pasaporte, "mire, no lo tengo aquí"
-muestremé sus credenciales, "sin credenciales nací"
Lege hori atzerritarrek Madrilen egin dute,
baina nire ardiaren berririk ez daukate.
Herri bat eta bakarra garela ez dakite,
hizkuntza bera dugula noiz ulertuko ote?
Fusila hartuta zertan zatoz hain urrunetik?
Lur honetan baditugu arauak aspalditik
ta ez daukagu Madrilgo lege horien beharrik.
Gu jende lasaia gara, aldegizu hemendik!