Esaidazu nere ilargi maitea; 
Zergatik da bizitza hain krudela? 
Behin baino gehiagotan bururatu zait, 
bizitzaren muga zeharkatzea. 
Inpernua ondo ezagutzen dut, 
pare bat aldiz bertan egon naiz! 
Satan partikularra daukat nik, 
gorputzetik desagertzen ez dena. 
Motibo baten bila 
nabil egunero. 
Larrosaren arantza 
barruraino sartua. 
Esaidazu nere ilargi maitea; 
heriotzaren hegian ikusi gara. 
Geru zu okerrago jarri zinen, 
ta inportantzirik ez nion nahi eman. 
Hasieratik onartu ezina zen, 
ta azkenaldi hontan konturatu naiz 
agian nere hilargia ez dela egongo 
eguzkia ateratzerakoan. 
Motibo baten bila 
nabil egunero. 
Larrosaren arantza 
barruraino sartua.