Agur, agur, agur,
ilargira noa (bis)
Nerekin damazkit pentsakizunak,
neronekin ezin-ikusiak,
neronekin gose ta gorrotoak,
neronekin inbiri guztiak.
Agur, agur, agur...
Hemen uzten ditut nahirik onenak,
hemen pakea ta osasuna,
hemen gizonaren eskubideak,
hemen danontzat askatasuna.
Agur, agur, agur...
Amets hola bart gabean egin dut,
amets honek jarri nau poztuta,
bainan Almeriako bonba horrek
utzi dit ametsa zapuztuta.
Eta orain ezin ilargira joan (bis)