Ixil ixilik dago, kaia barrenian
ontzi txuri polit bat uraren gainean.
Goizeko ordu bietan, esnatutzen gera
arrantzaliak beti, joateko urrutira.
Pasatzen naizenian, zure leihopetik
negarra irtetzen zait, begi bietatik.
Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik?
Zergatik negar egin?
Zeruan izarra dago, itsaso aldetik.
Bat, bat bat, bart parrandan ibili
bart parrandan ibili;
Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili
ez naiz ondo ibili;
Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru,
kolkoa bete diru;
Lau, lau, lau, sardina bakalau.
Anteron txamarrotia,
Sinkerren bibotia,
haretxek ei dauka, ei dauka
preso tximinoia.
Hau dek, hau dek,
hau dek umoria,
kontsolatzeko, kontsolatzeko,
euskaldun jendia.
Kalian gora, kalian behera
kalian gora zezena, ai, ai, ai,
Kalian gora, kalian behera
kalian gora, kalian behera
Kalian gora, kalian behera
Kalian gora zezena.