1.- Izotz-ondoko eguzki
neguaren parre,
olerkariak noizbait
hiri goratzarre.
Emeki duk itxaroz
biztu garai larre,
udaberri-lamiek
larreon batzarre.
2.- Behetik nator, ibarrak
izoztuta utziak,
mendia jaiez dago
urrezko jantziaz.
Haren farrea dadat
irrika biziaz,
gozatua baitu gaur
ezti bereziaz.
3.- Udalenak irria
ohi du zoro ozena;
udak, haragikoia,
udazkenak bena.
Negu gau oskarbien
izotz ondorena
guztiz, bakarra duzu
denetan emeena.
4.- Bai baitaza eria
hogean; herio
hatzapar itsusiak
luzatzen ario.
Berpizkunde berria
maiteak jario,
hitzik ezin ta irria
hain ezti dagio!
5.- Izotzak estali zuen
gure Euskal Herria
mintzo ozenak zabaldu
berpizkun berria.
Itzal zokondoetan
lore, izotz bitxia,
baina haren gainetik
jauntzen eguzkia.