Kantatutzera noa / zelebrekeriak
Oiartzungo kantutegia. Bertako herri memoriatik
1.Kantatutzera noa
zelebrekeriak, (bis)
ez dira onak baina
bai parregarriak
berriberriak
neskatxa gazte batek
beretzat jarriak.
2.Ga lai bat etorri zait
larri eta eztu, (bis)
ohiaren basterrian
egiteko leku,
xirri (e)ta muxu.
Traje baten neurria
nahi zidala hartu.
3.Onian ezin eta
gero gogorrian, (bis)
Neurtu nahi ninduela
luze laburrian,
ohiaren aurrian.
Orinalez jo nuen
kopetahezurrian.
4.Errukaldu nitzaion
t'egin nion kura, (bis)
etxian zen botika:
gatza eta ura.
Joxe Bentura;
ez gehiago etorri
nere konbentura.
5.Egin badizut ere
xirri edo mirri, (bis)
nere kopetaIhezurrak
pagatu du ongi.
Josepa Anttoni,
hartzekuak hartuta
etxera noa ni."