Kantatuaz, kantatuaz
zorion eta penak,
kantatuaz sortzen dira
gure itxaropenak.
Goizian goiz argiari
kantuz dabil txoria,
udabarriz eguzkiak
sortutzen dau loria.
Euskaldunen biotzari
zor jako umoria.,
kantatuaz penak kentzen
dator bertsolaria.
Kantatuaz, kantatuaz...
Kaiolako txoritxua,
ez al dozu ikusi,
kantatuaz alaitzen da
nahiz eta preso bizi;
inguruan ikustian
hainbeste injustizi,
kantatuaz joan nahi dot
mundu honen igesi
Kantatuaz, kantatuaz
nahiz eta bizi preso;
kantatuaz, kantatuaz,
nor garan adirazo.
Errekatxuak alaitzen
nau bere oihartzunez,
itsasuaren deiari
kantari erantzunez;
gazteriak gizartian
jokatzian zentzunez
kantatuaz nasaitzen da
nahiz ta inork entzun ez.
Kantatuaz, kantatuaz...