Maite bat maiatzen det
maitagarria;
begi ederra du ta
guztiz argia;
daukat urruti,
baina ezin det
kendu burutik
haren itxura.
Saldu al baliteke pisura
urriaren truke,
nork erosi faltako
ez luke
nork erosi faltako
ez luke.
Hogeita lau legoaz
nago aparte,
bitartean badauzkat
milioi bat ate
guztiak itxirik;
nahi arren ezin
egon isilik,
beti negarrez,
nere maite maitearen
galdez
ote dan bizi,
bihotz-bihotz
nereko Kontsesi,
bihotz-bihotz
nereko Kontsesi.