Gertakizun polit bat
behin Asturiasen
ez dakit guziekin
gogorako naizen
lagun bat eta biok
andrekin hain zuzen
sagardotegi baten
afaria baitzen
numero dotoreak
ikusi ginuzen
Kupela, kupela
Sagardoan hotela
Kupela, kupela
Zaindu ezak horrela.
Talde bat osatu zen
mutil ta neskatxa
festan pasa nahi zuten
gurekin arratsa
tragotikan tragora
ze nolako martxa
sagardoan daukate
afizio latza
gehiegi eran genduen
hori zen akatsa.
Kupela, kupela ...
Leku berrira zen ta
joan ginen pozak
festarako gera gu
mutil aproposak
geurea aitortzeko
zertan egon lotsak
sarri ireki ziren
ziri edo zotzak
bapo kendu ginuzen
hanketako hotzak.
Kupela, kupela ...
Umorez jarri ginen
ondorenean zer
erderaz bertsoetan
lo que hace el beber
inguruko jendeak
barrez egin zun leher
erretiratu ginen
emazteei esker
txispatu ginen baina
ez zen pasa ezer.
Kupela, kupela,
Sagardoaren hotela,
Kupela, kupela
Zaindu ezak horrela,
Kupela, kupela
Sargardoaren hotela,
Kupela, kupela
Bete zaigu sabela.