Lo dago gure haurtxoa
Lo dago gure haurtxoa
sehaskan goxo beroan
Olentzerok ekarriko
dionaren esperoan. (Bis)
Ta bitartean,
Gabon gauean
Olentzero dator
gurdi gainean. (Bis)
Ikazkinarekin amets
egiten du haurtxoak
jostailu berriak eta
karamelo goxoak. (Bis)
Ta bitartean,
Gabon gauean,
Olentzero dator
gurdi gainean. (Bis)
Lo dago gure haurtxoa...