Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat
aurrean umetxo bat
loretxoari begira.
Loreak esan nahi dio:
umetxo, aska nazazu!,
jaio naiz libre izateko
ta ez loturik egoteko.
Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.
Orduan izango bait du
indarra eta kemena;
orduan emango bait du
ugari bere fruitua.