Nafarrak On Garcia
errege zutela
odolez estali zan
bai balde-junkera.
afrikanoak horrutz...
legoiak bezela
zioten kristau bizirik
utzi behar ez zala.
Baña Euskaldunak
laurak-bat aurrera!
zioten: fedeagatik
danok hilko gera;
jo!... jo eta ez eman
pauso bat atzera...
gurea izan arte
mairuen bandera.
San Juan Uzarragako
seme txit argiak
ziran balde-junkeran
irabaz larriak;
batzar etxean dauden
ilargi erdiak
dira antzuolarentzat
txit onrragarriak.
Esan adiskideak
orduan bezela
nafarrakin gaur ere
anaiak gerala;
bat da gure izarra
bat gure bandera
esan beti laurak-bat
izan nai degula.
Eskribitze mesede
egiten banauzu
Gabiriara karta
bidal behar duzu.
han baserri batean
beti triste nauzu
buruan ditudala
mila pentsamendu.