Gizon bat hurbildu zen kitarraz
ikastolan geundela,
ikasgela mundu egin zigun
mundua ikasgela.
Begiak goxo jartzen zituen
gure aurpegietan,
arpegioak ipuinak ziren
gure haur begietan.
Zenbat kantu atsegin,
barren-barreneko poz eta min,
hura kanpora zedin,
ginenak ginen kitarra batekin.
Sorgindu egin ginduen,
eta pixkana gu ere bihurtu sorgin,
MANOLOREKIN.
Ikastola, sarreran,
maiz kantu bat zain geneukan harreran.
Korroan, ez ileran,
gure kabuz han hasi ginen hegan.
Habia etaabiapuntua baina
han daude itzuleran,
MANOLORENGAN.
Zenbat abesti egin dizkigun
maitasunez ta ezti.
Orain itzuli nahi genioke
maitasuna abesti.