Hogei urtekin alde egiten
gurasoekin ez ongi,
bizinahia baina lotura
burua oraindik duzu argi.
Marinela izan nahi eta
amets hori beti buruan,
buruan bakarrikan balitz
baita ere bihotz barruan.
Hogeita bat urte eskasekin
bete zenuen ametsa
zazpi itsasoak zeharkatuz
handituaz bizi nahia
Mila emakumeren gorputza
sarritan izan duzu
baina ez duzu hauetako baten
arima inoiz ezagutu.
Hirurogei urte konplitu
jadanik zaude trakets,
indarrak galdu dituzu eta
itsasoa uzteko prest.
Zahartzaroarekin batera
ideiak dira aldatu
eta mundua zure inguruan
egin zaizu ezkutatu.
Portuan utzitakoaz
gaur sentitzen duzu pena
lurrak bai baititu hainbat gauza
itsasoak ez duena.
Itsasoa zen zure maitale,
lurrean arrotz zera
ezin inori pena hau kontatu
ta itsasoa ezin maita.