Zeruak eta lurrak
egin zituana
memoria argitzera
atoz neregana.
Esperantza ba daukat
zedorrek emana,
kunplitzeko dedala
desio dedana.
Markesaren alaba
interesatua
marineruarekin
enamoratua.
Deskubritu gaberik
bere sekretua
amoriua zeukan
barrena sartua.
Hala dispuniturik
jarri ziran biak
kartaz entenditzeko
elkarren berriak.
Formalidariakin
jartzeko egiak
baina etziran lo egon
amaren begiak
Amak esaten dio:
Juanita neria
galdu da, diotenez,
Antonio Maria.
Nik bilatuko dizut
bestebat hobia,
maiorazgo interes
askoren jabia.
Hau da lehendabiziko
esan zenduana:
zer da musikarekin
onratzen dutena?
Markesaren alaba
kalian barrena
esposario zala
hark behar zuena.
Penarekin leherturik
Antonio il zan,
akompainatu zuen
Juanita eleizan.
Nahitasuna ba zion,
esan dedan gisan,
geroztikan etzuen
osasunik izan.