Mendekoste pestetan,
aurten Arneik errekan,
ixtorio bat gertatu da
kasik ezpaitiot erran:
Bost emaztek edan dituzte
hamalaur pinta arno betan,
jokaturik kartetan.
Jokua zuten florian
Arnegi'ko Madrilenian,
atso gaixoek uste zuten
zirela zeluko lorian,
saindu ororen erdian,
bere botoilak aldian,
bai eta plazer handian.
Batak zion bertziari:
«Haura, hire grazian,
arnoño hunek alegrantzen
ditan bihotzñua niri,
ene plazerra hola huken
banu zonbait ogi poxi
arno ezti huneki».
Katrina eta Katalin,
auzo biak elgarekin,
arno edaten ari ziren
kuraia handi batekin,
gero onduan ba-zuten
gibel aldian zer egin,
bere fanfarreriekin.
Hirugarrenak ederki
tanteatzen omen daki;
hamarrekuak harek zituen
omen markatzen orori,
ondarrekotz nahasi zen
eta lurerat erori;
orduan etzen egarri