Kanpotik eta barnetik
Nafarr(o)ak ditu kateak
Harmarrikoak geureak
eta ezarrriak besteak.
eta ezarrriak besteak.
Harmarrikoak geureak
Nafarr(o)ak ditu kateak
Kanpotik eta barnetik
Santxo Azkarra Santxo Azkarra
Bizi balitz Santxo Azkarra
Denok aske izateko
Batuko zuen Nafarr(o)a.
Orain ez dira moroak
Mugeen aurka datozenak
Orain bertakoak dira
Txisteraz janzten direnak.
Kanpotik eta barnetik....
Mila bostehun (e)ta hamabian
Albako Duke(are)n indarrak
Sartu ziren Iruñean
Sakabanatuz nafarrak.
Gaztelako erregeek
Agindu orduz geroztik
Monarkek farre eginez
Ta guk negarra gogotik.
Kanpotik eta barnetik....
Herriek historia egin
Kontrabandistek idatzi
Gezurrak jartzen dituzte
Eta ardi larruz jantzi.
(Baina )Obanosko infanzoiek
Leloa utzi ziguten:
"Herri askean gizaki aske"
Nafarroak ez du ahazten.
Kanpotik eta barnetik....