Nire poesia oso merkea da
Herriaren ahotik
Hartu nuen debalde,
Eta debalde ematen diot
Herriaren belarriari
Nik ere ba dut nire egia
Eta bankero jaunarenak
Bezainbat edo baino gehiago
Balio du.
Nire poesia oso...
Munduko gauza guztiak gastatzen dira
Gastatzen da osasuna, maitasuna, deseoa,...
Bizio, gutizia, bizia, eta errezen gastatzen da
Munduko gauzarik iraunkorrena, gogorrena, dirua
Nire poesia oso...
Inork badio: nire etxean ez dago bakerik
Bila beza bakea auzoko etxean
Edo munduko bazterrik azkenean
Baina etxean bakea balu,
ez dezala gerrarik inon bila
bakea eta etxea galduko baitu
munduko bazterretan
Nire poesia oso...